¿Zer da?
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren baitan dagoen lan-talde bat da. Bere osaera honakoa da:
- 17 astialdiko eskola.
- 10 federazio.
…Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako talde eta koordinakunde hauen atzetik… 13.000 gazte daude!
¿Zer egiten du?
Lurraldeka lan egiten du; hiru topagune daude: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Foro honen bitartez, EAEko lurralde bakoitzeko astialdi eskola eta federazioak hilero biltzen dira bere kezka eta proiektuak amankomunean jartzeko. Hona hemen lantzen dituzten gaietako batzuk:
- Zein eragin izango dute astialdiko kualifikazio berriek talde eta eskolen lanarengan? Nola aurre egin dakioke testuinguru berri honi?
- Nola egokitu daitezke eskolen beharretara diru-laguntzak eta udalekuak arautzen dituzten dekretuak?
- Nola landu hezkidetza, aniztasuna, behar bereziak, euskararen normalkuntza… astialdian? Nola atera argitara astialdi hezitzailearen eragileen lana eta papera?
Amankomuneko arazoez gain… amankomuneko konponbideak ere mahai-gaineratzen dira:
- Talde, eskola eta federazioak aho batez zuzentzen zatzaizkie administrazio, instituzio eta talde politikoei. Eta fruituak ematen ditu! 2009an, kasu, Arabako Foru Aldundiko gazteria aurrekontu-sailak ez murriztea lortu dute, beste kapituluetan %7ko murrizketa orokorra egin den arren.
- Baterako ekimenak egiten dira eta, baterakoak diren aldetik, eraginkorrak. 2009an, adibidez, Tipi Topa prozesua burutu zen; prozesu honen baitan, plater-izarra Astialdi Hezitzailearen Kongresua izan da, 30etik gora hitzaldi eta dinamikekin eta 171 parte-hartzailerekin. Gertuago, 2013an, Kanpalekua Legebiltzarrean topaketak burutu ziren, 100 parte-hartzaile baino gehiagorekin ere.
- Harreman topagune berriak sortzen ditu, gazte, gazteria-teknikari eta arduradun politikoak aurrez-aurre jartzen. Honen adibiderik oraintsukoena “Litroak edan, Foru Aldundian” elkar-hizketak izan ziren.
- Urtero, eskola eta taldeek udaran egingo dituzten ekintza eta egitasmo guztiak jasotzen dira eta hauek komunikabideen bitartez jendarteratzen dira, besteak beste.
- …eta ez hori bakarrik… gehiago jakin nahi baduzu, astialdiforoa@egk.org helbidera idatzi dezakezu, edo deitu 94 443 61 43 telefonora.
Bideo honetan labur-labur azaltzen dizugu zer den ASTIALDI FOROA: