MARTXOAK 8 – EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

astialdi-MOREA

Hezkidetza, bere banakotasun eta berezitasunaren arabera, generotik at egiten den pertsonen hezkuntza da.

Hezkidetzak pertsona guztiak berdin heztea esan nahi du. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunetik eta ezberdintasunetik abiatzen da, bi ereduen (maskulinoa eta femeninoa) integraziotik, alegia.

Pertsona autonomoak izateko behar ditugun gaitasunak garatzea da gure helburua.

Familietan, eskoletan, lagunartean… generoaren araberako estereotipoak mantenduz hezten jarraitzen dugu, izakien garapen partzialean laguntzea suposatzen duen heziketa modu honetan.

Neskak, genero femeninoaren estereotipoetako gaitasun, balore eta portaerak garatzera bultzatzen ditugu, eta mutilak, aldiz, genero maskulinoarenak beregain hartzera.

Hezkidetza balio berdinetan hezteko ariketa izanik, neskek sufritzen duten diskriminazio guztiei aurre egin nahi dio. Beste motatako jendartea sortzeari begira pertsona oso eta kritiko sortu nahi ditugu.

Nesken eta mutilen arteko harremanak espontaneoak eta naturalak izaten dira eta adinaren arabera, koadrila eta laguntasuna dira harreman horien ezaugarri nagusienak. Baina, harreman hauek ere, genero identitateaz, genero estereotipoez eta rolez markaturik azaltzen zaizkigu, lagun taldearen presioa handia delarik eta, askotan, neska eta mutilek harremanak izatean, genero espektatibak betetzen saiatzen dira.

Hau dela eta, askotan nesken eta mutilen artean sortzen diren harremanak bazterkeriaz eta indarkeriaz bizitzen dira; sarritan, harremanetarako dauden ereduak erasokorrak eta baztertzaileak direlarik.

Adibide praktiko modura betiko haur kanta baten (Sorgina pirulina-ren) moldaketa proposamena sortu dugu. Parentesi artean, ordezkatutako esaldia dago, abestu dezagun!:

MARTXOAK 8: GORA EMAKUMEAK!! GORA SORGINAK!!

Sorgina pirulina

Erratza gainean

Badator korrika (ipurdia zikina)

Kapela buruan

Sorgina sorgina

Etorri korrika (ipurdia zikina)

Laguna zara zu? (tentela zara zu?)

Ezetz harrapatu

Sarrera iruzkindu