AZAROAK 20: HAURREN NAZIOARTEKO EGUNA

Haurren nazioarteko eguna copia

Urtero gaurko egunean, mundu osoan zehar, Haurren Naziorteko eguna ospatzen da 1989ko azaroaren 20an  Nazio Batuen Batzar Nagusiak onartutako Haurraren Eskubideei buruzko Hitzarmena gogorarazteko.

Dokumentu hau, haurrak agente sozial gisa eta beren eskubideen jabe aktibo gisa hartzen dituen nazioarteko lehen tresna da.

Bertan azaltzen diren eskubide guztien errekonozimendua eta garrantzia azpimarratu nahi dugu. Honekin batera aipamen berezi bat bertan azaltzen den 31.artikuluari:

“Estatu kideek haurraren atsedenerako, askatasunerako, jolaserako eta bere adineko ekimenak garatzeko eskubidea aitortzen du, baita kulturan eta artean libreki parte hartzeko ere”.

Hezkuntza ez-formalaren barruan aurkitzen diren eragile eta pertsonek haurraren garapenerako ezinbesteko tresna dira, atal osagarri eta garrantzitsua. Haurrak bere egunerokotasunean zehar aurkitu ezin dituen esperientziak, jolaserako uneak, norbere burua libreki azaltzeko aukera, bizitzan aktibo izateko konpetentziak, garapena, …

EGK-ren barruan aurkitzen den Astialdi Foroko partaideei (astialdiko eskola, federazio eta taldeei) urte guztian zehar aurrera eramaten dituzten ikaskuntza prozesu eta ekimenen errekonozimendua eta horien balio erantsiari tarte bat eskaini nahi zaio.

Jolastu bai baina, ikasi, bizi eta elkarbanatu ere!

Sarrera iruzkindu