Gizarte inklusibo bat eraikitzen jarraitzen dugu nahiz eta koronabirusa gure artean egon

Udako jarduerak zure taldean prestatzen ari bazara eta migrazaioa, babesa eta harrera gaiak interesatzen bazaizkizu berri hau zuretzat da.

Momentu hauetan zalantza asko eta ziurtasun gutxi ditugu baina animatu nahi zaituztegu Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzaileari eustera. Eta horretarako CHANGE proiektuan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

CHANGE Europako 9 herrialdeetan aurrera eramaten ari garen proiektu bat da eta herrialde hauetako nerabe eta gazteei aldaketa agente aktiboak izateko aukera ematen die. CHANGE proiektuarekin enpatia, pentsamendu kritikoa eta parte hartzea landu dezakezue migrazio, babesa eta harrera gaiekin erlazionatuta. Gizarte inklusiboago bat sustatu nahi dugu!

Udarako jarduerak prestatzen ari bazara ALBOANen lanean gaude horrelako proposamenak gaur egungo egoerara egokitzen (jarduera egokienak hautatzen, topaketa birtualak antolatzen, hausnarketarako galdera berriak propostatzen, etab.).

Eman beharreko pausoak:

  1. Hemen erregistratu. (Horrela zurekin harremanetan jartzeko eta plangintzarekin eta jardueren prestakuntzarekin lagutzeko aukera izango dugu)
  2. CHANGEko web orrian proposatzen diren jarduera batzuk aurrera eraman.

Sakontzen jarraitzeko:

  1. Topaketa bat antolatu. (Konfinamendu egoeraren eta mantendu beharreko urruntze fisikoaren arabera topaketa modalitate desberdinak proposatuko ditugu. Topaketa birtualari buruz gehiago jakin nahi baduzu hemen klik egin dezakezu.)
  2. Jarduera gehiago aurrera eraman.
  3. Ekintzari heldu. Ikasitakoa eta hausnartutakoa kontuan izanda beharbada ekintza bat aurrera eramatera animatuko zarete. Horrela bada gure Enbaxadore programaren parte izan zaitezkete.

Zalantzarik badaukazu edo gehiago jakin nahi baduzu korreo honetara idatzi dezakezu: educacion@alboan.org

https://www.jrschange.org/eu/teachers-registration/

https://www.jrschange.org/eu/i-am-a-teacher/

https://www.jrschange.org/eu/ambassador-program/

Sarrera iruzkindu