GIZARTE ETA KULTURA SUSTATZAILEA, BEGIRALE ETA ZUZENDARI IKASTAROA (EDE FUNDAZIOA)

GIZARTE ETA KULTURA SUSTATZAILEA, BEGIRALE ETA ZUZENDARI IKASTAROA (EDE FUNDAZIOA)

GIZARTE ETA KULTURA SUSTATZAILEA, BEGIRALE ETA ZUZENDARI IKASTAROA (EDE FUNDAZIOA)

Loading Map....
GIZARTE ETA KULTURA SUSTATZAILEA, BEGIRALE ETA ZUZENDARI IKASTAROA (EDE FUNDAZIOA)
  • Antolatzailea:  Gaztetxo Eskola
    • Hizkuntza: euskara
    • Prezioa: zehazteke

Hauek dira astialdiko ikastaroen modalitate eta ezaugarriak:

ASTIALDIKO BEGIRALE IKASTAROA: 

3 modalitate ezberdin eskaintzen dira.

BEGIRALE IKASTARO TRINKOA  

Iraupena: prestakuntza teoriko – praktikoa, 220 ordu. Hauek ikasturte bakarrean, hau da, 2016ko urritik 2017ko ekainera bitarteko 16 asteburutan banatzen da. 16 asteburu hauetatik 12, Gaztetxo Eskolan ematen dira eta 12 ikastaro hauek.

Ordutegia hurrengoa da: Ostiraletan, 18:00-21:00 eta Larunbatetan, 9:30-18:30 (ordu bat eta laurden bazkaltzeko) Gelditzen diran beste 4 asteburuak, aterpetxeetan garatzen dira eta ordutegia hauxe da: Larunbateko 10:00etatik igandeko 13:30ak arte, berton lo egiten gelditzea beharrezkoa delarik.

Heziketa praktikoa: 120 ordu dira guztira. Ordu kopuru hau udaran, gutxienez 12 eguneko udaleku baten edota ikasturtean zehar, eta hiru hilabetez jarraian, Aisialdi talde baten lan eginez gauzatzen dira. Heziketa praktikoa egiteko aukera Gaztetxo Eskolak berak errazten ditu.

BEGIRALE IKASTARO ARRUNTA

Iraupena: prestakuntza teoriko – praktikoa, 220 ordu. Hauek, bi ikasturtetan, urritik ekainera bitarteko asteburutan banatzen da. Hau da, lehenengo ikastaroan 8 asteburu eta bigarrenean beste 8 asteburu garatu beharko dira. Lehenengo ikasturteko 4 asteburu eta bigarren ikasturteko 5 asteburu Gaztetxo Eskolan bertan ematen dira.

Ordutegia hurrengoa da: Ostiraletan: 18:00-21:00 eta Larunbatetan: 9:30-18:30 (ordu bat eta laurden bazkaltzeko) Bestalde, lehenengo ikasturteko 2 asteburu eta bigarren ikasturteko beste 2, aterpetxean garatzen dira eta hauen ordutegia hurrengoa da: Larunbateko 10:00etatik igandeko 13:30ak arte, berton lo egiten gelditzea beharrezkoa delarik.

Heziketa praktikoa: 120 ordu dira guztira. Ordu kopuru hau bigarren ikasturtean garatu behar dira, bai udaran, gutxienez 12 eguneko udaleku baten, zein eta hiru hilabetez jarraian Aisialdi talde baten parte hartuz. Heziketa praktikoa egiteko aukera Gaztetxo Eskolak berak errazten ditu

BEGIRALE IKASTARO UDANEGU

Iraupena: prestakuntza teoriko – praktikoa, 220 ordu. Hauek uztailean eta hurrengo ikasturteko 8 asteburutan banatzen da. Uztaileko hilabetean zehar, Gaztetxo Eskolan. Ikastaro hauen ordutegia hurrengoa da: Astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 14:00etara da 8 asteburuetatik 5 asteburu Gaztetxo Eskolan bertan ematen dira.

Ordutegia hurrengoa da: Ostiraletan: 18:00-21:00 eta Larunbatetan: 9:30-18:30 (ordu bat eta laurden bazkaltzeko) 8 asteburuetatik 3 asteburu aterpetxeetan garatzen dira eta ordutegia hauxe da: Larunbateko 10:00etatik igandeko 13:30ak arte, berton lo egiten gelditzea beharrezkoa delarik.

Heziketa praktikoa. 120 ordu dira guztira. Ordu kopuru hau udaran, gutxienez 12 eguneko udaleku baten edota ikasturtean zehar eta hiru hilabetez jarraian Aisialdi talde baten lan eginez gauzatzen dira. Heziketa praktikoa egiteko aukera Gaztetxo Eskolak berak errazten ditu.

ASTIALDIKO ZUZENDARI IKASTAROA: 

Prestakuntza teoriko – praktikoa. 100 ordu dira guztira. Ordu kopuru hau ikasturte bakarrean, hau da, urritik ekainera bitarteko ostirala arratsalde edota larunbata ezberdinetan banatzen da. Heziketa praktikoa. 120 ordu dira guztira. Ordu kopuru hau udaran, gutxienez 12 eguneko udaleku baten edota ikasturtean zehar eta hiru hilabetez jarraian Aisialdi talde baten lan eginez gauzatzen dira. Heziketa praktikoa egiteko aukera Gaztetxo Eskolak berak errazten ditu.

GIZARTE ETA KULTURA SUSTATZAILEA:

Ikastaroan izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri eskolarekin harremanetan zuzenean:

  • Izen-emate epea: irailaren 28ra arte
    • Helbidea: Mandobide 8 (sarrera Moraza plazatik), 48007 Bilbo (Bizkaia)
    • Telefonoa: 944245842
    • Emaila: eskola@gaztetxoak.eus