EKAINAK 5 – INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA

ingurumenaDatorren ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko eguna ospatuko dugu. Ingurumenaren aldeko jarduera eta honekiko sentsibilizazioa sustatzeko eguna da. Astialdi Foroa osatzen dugun elkarteok halako egun batean ingurumenaren aldeko zerbait, ekintza zehatz bat egitera animatu nahi zaituztegu. Ingurumenaren zaintza egunero landu beharrekoa dela ulertzen dugu, banakako ekintzak batuz indar kolektiboa sortuko dugulakoan.

Gizateriaren ongizatea, ingurumena eta ekonomiaren funtzionamendua, azken batean, gure planetakonatur baliabideen kudeaketa arduratsuan dautza. Hala ere, planetak modu jasangarrian eman ditzakeen baliabideak baino gehiago kontsumitzen jarraitzen dugu. Garapen jasangarri baterantz abiatu beharraren aldeko apustua egiten dugu, hala maila energetikoan, nola oinarrizko beharrizanen gakotik bizitzearen eta partekatzearen sinesmenean oinarritutako ohitura pertsonaletan.

Biztanleriaren hazkundeak eta garapen ekonomikoak bultzaturik, lurreko hainbat ekosistema agortze eta atzera bueltarik gabeko aldaketaren mugara heltzen ari dira. Naturak pairatzen duen etengabeko espoliazioaz eta baliabide naturalen gehiegizko ustiatzeaz badugu zer egina eta zer esana.

Gaurkoa bezalako egun batean has gaitezkegeure kontsumo ohituren aurrean zerbait egiten, egunerokotasunetik modu soilago batean biziz eta jardunez. Ekintza txikien bidez,mundua aurkitu genuen baino egoera hobean uzten lagundu dezakegu.

Jarraian, norberak egiteko moduko ekintza erraz batzuk proposatzen dizkizuegu, xumeak izanda ere, aldaketa globala lortzen lagunduko dutenak.

Birziklatu:

  • Hondakinak uzteko kontainer egokia erabili.
  • Kalean zaudenean, bota itzazu hondakinak paperontzi batera.

Berrerabili:

  • Erabil itzazu orri zuriak bi aldeetatik.
  • Plastikozko poltsak gorde, beste batean erabilgarriak izango baitira.

Murriztu:

  • Erabil ezazu garraio publikoa edo kutsatzen ez duten beste garraiobideak (oinez, bizikletaz…)
  • Saia zaitez ontzirik gabeko elikagaiak erosten.
  • Itx ezazu txorrota ura erabiltzen ez zaudenean.
  • Kontrola ezazu dutxatzen ematen duzun denbora ahalik eta laburrena izan dadin.

Energia aurreztu:

  • Itzal eta desentxufa itzazu erabiltzen ez diren tresna elektrikoak.
  • Kontrola ezazu termostatoaren tenperatura (19º eta 21º bitartean).

Sarrera iruzkindu