Udalekuak

UDAKO KANPAINA. URTEAN ZEHAR LANDUTAKOAREN EMAITZA!

 

Hemen dugu udako kanpaina beste urtebetez! Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako astialdi taldeetako boluntarioek urtean zehar egin duten lanari esker aukera mordoa izango dira aurten: 54 elkartek antolatuta 109 ekintza; hau da, guztira ia 10.000 plaza eskaintzen dituzten udaleku, topaketa eta bestelako jardueretan parte hartzeko hainbat posibilitate. Murgildu zaitez boluntario gazteek antolatutako udako ekintzetan!

Guk hiru zerrendetan bildu ditugu ekintza horiek guztiak,lurraldeko zerrenda bat hain zuzen (jarduerak antolatu dituzten taldeen jatorriaren arabera):

Gainera, beherago zerrenda guztien ekintzak aurkituko dituzue bilatzaileari esker.

Edozein lurraldeko astialdi taldek antolatutako ekintza aukeratu dezakezu, ez bakarrik zure lurraldeko talde batek eskainitako jarduerak. Dena den, hobe izaten da zure inguruko bat aukeratzea, ondoren nahi izanez gero ikasturtean zehar ere talde horretan parte hartu eta murgildu ahal izateko. Atal honetan agertzen diren datuak udalekuen inguruan erabiltzeko izango dira soilik; ezin izango dira inolaz ere ez produktu edo zerbitzu bat saltzeko helburuarekin erabili.

Informazio gehiago nahi izanez gero hemen daukazu ere Udako Kanpainaren informazio-eskuorria

Dimako udalekua (Askartza asti taldea)
Datak: 17/07/2017 - 23/07/2017
Adina: 8-10
Hartzaileak: Kideak
Hizkuntza(k): Ingelera