ASTIALDIA ASTINDUZ! Gaztezulo aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua (2014ko uztaila, 153.zenbakia) Zer gertatuko litzateke uda honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako boluntario gazteek udako ekintzarik antolatuko ez balute? Ba 10.000 haur eta gazte baino gehiagok balio erantsia duten kanpaleku, udaleku, auzolandegi zein elkartrukeetan parte-hartzeko aukerarik ez luketela izango. Urtero EAEko astialdi taldeek ehunka udako ekintza ezberdin antolatzen…