Astialdi Foroak, EGKren barnean elkartzen diren 17 euskal astialdi eskolek eta 10 federaziok, ‘Boluntariotza argazki lehiaketa’ abian jarri du, aisialdi hezitzailean burutzen den boluntariotza ezagutzera emateko asmoz. Lehiaketa honekin urtean zehar boluntario lanetan aritzen diren gazteen lana goraipatu nahi da: baloreen transmisioa, gizarte-eraldaketan laguntzea, euskal kulturaren ezagutza, aukera berdintasuna… Foroaren leloa Astialdia Astindu! da eta…