POBREZIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA (URRIAK 17)

pobreziaren-aurkako-eguna

Gaur, urriak 17, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko eguna da.

Artikulu honetan, haur-pobreziari buruz hitz egingo dugu, eta Astialdi Heziketa elkarteek egiten dugun eskuartze-sozialarekin, pobrezia eta honek duen eragina lantzen dugu.

Haur-pobrezia, errealitate hurbila, nabarmena eta ikusezina:

Datuak, ehunekoak eta zenbakiak ez ditugu aipatuko. GKE-ek urtero Euskal Herri eta estatu mailako datuen ebaluazioak egiten dituzte: Save the Chisldren, Unicef, EAPN,…

Nahiz eta azterketek datu kezkagarriak adierazi, gure inguruan haur-pobreziaren arazoa ikusezina da. Pertsona eta gizarte moduan, ez gara kontziente egoera zein dan; bestela, zer edo zer egingo genuke, ezta?

Astialdi Heziketa esparrutik, ohartu gara, udalekuetan umeek gosaldu, bazkaldu eta azkaldu ahal duten plazak gero eta gehigo eskatzen direla. Eskaera hau, beharraren  erantzuna da, egoera larriak leuntzeko.

Astialdi Heziketa haur-pobreziaren aurrean:

Jarraian, Astialdi Foroa eta elkarteek haur-pobreziaren aurka nola lantzen dugun azalduko dugu. Gure lanarekin, haur-pobrezia borrokatzen duten pertsonek sortu nahi ditugu.

  • Ideario, helburuak

Astialdi Foroako elkarteren bateko ideario bat hartuko bagenu, horrelako helburuak aurkituko genituzke: “pertsonak berdintasunean heztea”, “solidario eta bidezko mundo bat eraiki”, “desberdintasunen errotik kentzea landu”… Hitz edo esaldi bereziak izan daitezke, baina Idearioetan agertzen direnak dira.

Idearioan agertzen diren helburu hauek, Astialdi Hezitzaile elkarteen eguneroko lanean zehaten dira; helburu zehatzetan, ebaluagarrietan, ume, nerabe eta gazteen adinei egokitzen. Eta egiten ditugun ekintzei gehitzen dira.

  • Begiraleen formakuntza

Nahiz eta helburu asko eta onak planteatu, zaila da lortzea, ondo formatuta dauden monitoreak ez baditugu. Horregatik monitoreen formakuntzaren garrantzia nabarmendu nahi dugu.

Astialdi Foroako eskolek, monitoretza eta zuzendari ikastaroetan, justizia soziala eta berdintasuneko edukiak sartzen dituzte.

Gure eskolen formakuntza nabarmentzen jarraitu nahi dugu. Agian, luzeago eta zorrotzagoa da, baina kalitate hobea eta gaur eguneko erronkei aurre egiteko egokituagoa.

  • Astialdi Hezitzaile ekintzei parte hartzeko aukera

Gure gizartean diruak agintzen du; kopuruaren arabera, baliabideak lortu ahal dituzu: materialak, aisia,… eta joerak baikortasunera gutxi gonbidatzen du; zerbitzuen pribatitazioa: hezkuntza, osasungintza,…

Guzti honen aurrean, Astialdi Hezitzaileen elkarteak irla bat dira. Askotan, gure ekintzetan parte hartzen dituzten familiek, kuotak ordaintzen dituzte, baina dirua inoiz ez da arazo bat izan. Ume, nerabe edo gazte batek ekintzetan, asteburuko txangoan edo kanpaketa batetan parte hartu ahal izango du nahiz eta familiak aurre egin ezin izan.

Elkarte eta taldeek familiekin gai hau lantzen dute, eta akordioetara heltzen dira; ordaindu ezin dutenekin, kopuru txiki bat eman ahal dutenekin, edo ordainketa-plana egiten dutenekin… Guzti hau, elkarrizketa zintzoa eta familia bakoitzak eskatzen duen diskrezioarekin.

  • Astialdi Hezitzailea berdintasun esparru bezala

Gure gizarteak duen beste ezaugarri bat, pertsonek dutenaren arabera baloratzea dira, baliabide gitxiago dituztenak menpeko bezala kontsideratzen ditugu, txiro.

Astialdi Hezitzaileen ekintzak berdintasun esparruak dira:

  • Pertsona bakoitza dana garrantzia ematen zaio, taldean egiten dituen ekarpenak, gaitasunak eta jarrerak.
  • Ekintzak burutzeko erabiltzen diren baliabideak taldeak jartzen ditu; bardinak dira pertsona guztientzat.
  • Desberdintasunak sortzen dituzten baliabideak kanpoan uzten dira, baliabide tekonologikoak adibibidez (mugikorrak, tabletak,…), ekintzetan ez dira erabiltzen.
  • Dirua ez da erabiltzen; eta egiten danean, guztiek kopuru berdina dute.

Guzti honek, parte hartzaileen artean, umeak, nerabeak, gazteak,… berdintasun-esperientziak sortzen du. Eta guztiak bardina direla ikasten dute.

  • Aisialdi Hezitzailea eraldaketa sozialaren esparru bezala

Lehen komentatu dugun moduan, Astiaditik, desberdintasunaren kontra, solidarioak, bidezkoak,… diren pertsonak lortzeko lan egiten da.

Esparru guztietan bezala, forma progresibo baten lan egiten dugu. Aisialdi Hezitzailea prozesu bat da, horregatik pertsonen adinen arabera, desberdintasuna hurbiletik (haurrekin), orokorrera (nerabe eta gazteekin) lantzen da.

Gure heziketa prozesuetan pobreziari buruz hitz egin, hausnartu eta jokatzen da. Horregatik Aisialdi Talde bateko gazteak konpromiso moduen kanpaina ezberdinetan parte hartzea ez da arraroa: jostailu eta elikagaien bilketa, GKEekin elkarlana, jangela sozialen batetan kolaboratu,…

Gazteek dituzten esperientziak dira; eta horrela pobreziaren kontrako pertsona konprometituak egingo dira.

Astialdi Heziketatik pobrezia ezabatzeko ildoak.

Amaitzeko, ditugun ildoak aipatuko ditugu:

  • Gure lana ebaluatzen, hobetzen eta pobrezia eta desberdintasunaren kontrako lana egiten jarraitu.
  • Beste eragile batzuekin elkarrekin eraiki (Gurasoen elkarteak, administrazio publikoa, gizarte zerbitzuak, kirol elkarteak,…), desberdintasunak eta haur-pobreziaren kontra lan egiten duten herriko lan taldeak.
  • Pobrezia ikusgai bihurtzea, konkretuki haur-pobrezia. Kanpainak eta arazo honi buruz salaketa-komunikazioak egin.

 

Sarrera iruzkindu