Parte hartu Astialdi Foroaren ‘Boluntariotza argazki lehiaketa’-n eta 300 euro irabazi zure elkartearentzat

AZKENA-argazki_lehiaketa

Astialdi Foroak, EGKren barnean elkartzen diren 17 euskal astialdi eskolek eta 10 federaziok, ‘Boluntariotza argazki lehiaketa’ abian jarri du, aisialdi hezitzailean burutzen den boluntariotza ezagutzera emateko asmoz. Lehiaketa honekin urtean zehar boluntario lanetan aritzen diren gazteen lana goraipatu nahi da: baloreen transmisioa, gizarte-eraldaketan laguntzea, euskal kulturaren ezagutza, aukera berdintasuna… Foroaren leloa Astialdia Astindu! da eta lehiaketaren helburuarekin bat egiten du: “Astialdiko eragileak parte hartzera animatu nahi ditugu”.

Zure elkartearentzat izango diren 300 euroak irabazteko, maila indibidualean edo taldean argazkia bidali beharko da (3 gehienez). Bidalketa dagoeneko egin daiteke eta epea abenduaren 4an itxiko da, eguerdiko 12.00etan,Boluntariotza Egunaren bezperan, abenduaren 5ean ospatzen dena.

Parte-hartzen duten guztiek opari bat izango dute eta argazki irabazlearekin eta beste hoberenekin, erakusketa ibiltaria antolatuko da 2016ko urtarriletik aurrera Bilbo, Donostia eta Gasteizen.

Hauek izango dira epai mahaikideek kontuan izango dituzten irizpideak:
• Argazki lehiaketaren oinarriak betetzea.
• Lanak proposatutako gaia ondo adieraztea.
• Argazki originala izatea.
• Kalitate teknikoa bigarren mailako irizpidea izango da.
• Argazki bakoitzak izenburua izan behar du eta egoeraren deskribapen txiki bat. Aukeran ere boluntario izatearen zergaitia azaldu daiteke.

Argazkia kalitate onekoa izan beharko da eta beste lehiaketara aurretik aurkeztu ez dena; gainera, tamaina eta modalitatea (kolorez edo zuri-beltzea) librea dira.

Parte hartzeko zure argazkia edo argazkiak bidali helbide honetara astialdiforoa@egk.org edo Wetransfer bezalako tresnen bitartez mezuaren gaian “BOLUNTARIOTZA LEHIAKETA 2015” erabiliz eta hurrengo datuak zehaztuz: izen abizenak, harremanetarako telefonoa, elkartearen izena eta argazkiaren izenburua deskribapen txiki batekin. Aukeran, boluntario izatearen zergaitia ere azaldu daiteke.

Oinarri guztiak hemen ikus daitezke:
pdf-icon1

Sarrera iruzkindu