Oraindik ez duzu ziurtagiria?

Captura

Bere garaian esan genizun bezala, 2016ko martxoaren 1etik beharrezkoa da adingabekoekin lan egiten duten langile edota boluntario guztiek adingabekoekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria ateratzea Adingabeak babesteko legeak etaboluntariotza lege berriak eskatzen duten bezala. Helburua adingabekoak babestea da eta arrisku egoerak saihestea.

Oraindik tramitea bete ez baduzu, EGKn ziurtagiria ateratzeko aurreko sarrera osatzen duten aukera berriak topatu ditugu.

Nola lortu ziurtagiria

  • Justiziako Lurralde Gerentzietan. Euskal Herri mailan Bilbon eta Iruñan dute egoitza. Beherago azaltzen diren bi bulego hauetara hurbilduta modu presentzialean egin dezakezu kudeaketa eta ziurtagiria momentuan lortu. Horretarako, formularioa behar den bezala bete eta N.A.Naren fotokopia besterik ez duzu eraman behar.

Ziurtagiria ateratzeko Bilbo eta Iruñako helbideak

  • Gobernuko ordezkaritza eta azpiordezkaritzetan. Bulego bilatzailea esteka honetan duzu. Esaterako, Bilbo eta Iruñako ordezkaritzez gain Gasteizen eta Donostian azpiordezkaritza bulegoak daude (modu presentzialean) eginbeharreko gestioak errazten dituztenak Bilbon zein Iruñara joan behar izatea ekidinez. Hauek dira bulegoak:

Ziurtagiria ateratzeko azpidelegaritzak

 

  • Posta bidez. Kasu honetan, formularioa behar bezala bete beharko duzu eta honekin batera N.A.N-aren FOTOKOPIA KONPULTSATUA (konpultsatzeko, funtzionario batek egin behar du; udaletxean, udaltzaingoan… ). Gutunazala prest izatean, hartzailea zehaztu behar da:Justiziako Lurralde Gerentziak, Bilbo edo Iruña kasu honetan. Zure eskaera jaso bezain laster SMS bat helduko da zure mugikorrera. bertan ematen dizuten kodearekin zure ziurtagiria lortuko duzu interneten bitartez. PDF dokumentu bat izango da eta behar beste aldiz erabili ahal izango duzu.
  • Eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuaren bitartez. Eskaera eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuaren bitartez egin daiteke. Horretarako formularioa behar bezala bete eta N.A.N.aren fotokopia originalarekin batera eraman behar da bertan ziurtatzeko. Zuzenean zerbitzutik helarazten dute eskaera Justiziako Lurralde Gerentziara. OSO GARRANTZITSUA DA HARTZAILEAREN HELBIDEA ZEIN DEN ZEHAZTEA (BILBO edo IRUÑA ) kasu batzuetan madrilera bidali dituzte eskaera eta ez dira heldu. Ziurtagiria lortzeko posta bidez bezala, eskaera jasotzen dutenean zure mugikorrera SMS bat helduko da eta webgunearen bitartez jasotako kodea sartu eta zure ziurtagiria lortuko duzu PDF formatuan beharbeste aldiz inprimatu eta erabiltzeko.
  • Internet bitartez. Eskaera on-line egitea da biderik azkarrena baina horretarako N.A.N. irakurgailu bat behar da eta dokumentuaren pasahitza eskura izatea.

 

 

Sarrera iruzkindu