MUNDO NUEVO ESKOLA

Mundo nuevo Eskola,

Dibujoanimazio soziokultural komunitarioko elkartea, herri girokoa, gizartea kristau ikuskeraren bide eraldatzeko xedea duena. EskolaK, 1980ko abenduan arrezagutu zuen Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak, eta Eusko Jaurlaritzak eskumenak Erkidego Autonomo honetara eskualdatutakoan. 062/00135/87 Foru Agindua.
Orduz geroztik, etenik gabe jardun du, 3.000 ikasle inguru, Monitore eta Zuzendari bertan prestatuz.

HARTZAILEAK:

Adin guztietako pertsonak dira ekintzen hartzaile: haurrak, gazteak,…

EKINTZEN ESPARRUA:

Elkarteak Donostiako Amara auzoan duenez egoitza, haren jarduerak bereziki eremu horretako komunitatea du ardatz, baina inguruko edo hiriko gainerako biztanleak baztertu gabe.
Hezitzaileen Eskolaren funtzionamendua bestelakoa da. Irekia denez, batez ere Lurralde Historikoko jendea eta ikasketak Donostian egiten ari diren Euskadiko beste eremuetako ikasleak bertaratzen dira.

EKINTZEN EGITURA:

Elkartearen helburuak gauzatzeko, hau hainbat sailetan egituratua dago:

• HAUR-GAZTE ZENTROA. 4 eta 16 urte bitarteko neska-mutilak, adinaren arabera taldeetan banatuta, jarduera hezigarriak, ludikoak, sozialak etab. burutzeko. Halaber, denek batera egiten dituzte hainbat jarduera, 10 urtetik aurrerakoek batez ere.

• ANIMAZIO KOMUNITARIOKO ZENTROA – Pertsona eta adin guztietarako, proposatzen diren jardueren arabera.
– Unibertsitate Herrikoia
– Festa Herrikoiak
– Argazki erakusketak, kontakizunak, etab.
– Mundo Nuevo irratia
– Informazio buletina
– Liburutegia-Irakurketa gela

• ASTIALDIKO HEZITZAILEEN PRESTAKUNTZA ESKOLA. 18 urtetik gorakoentzat. Monitore nahiz Zuzendari-Koordinatzaile izateko Formazio ikastaroak, eta Monografikoak antolatzen ditu.

• DONE JAKUE BIDEAREN SAILA. Bidea egitera aterako diren pertsonei edo Iparraldeko Bidea eginez igarotzen direnei artatzeko eta informatzeko zuzendutako hitzaldiak, erakusketak, etab.

EGITURA HONEN GARAPENA

Sail bakoitzak bere jarduerak burutzen ditu, bere proiektua gauzatzeko baliabide gisa.  Askotarikoak dira, eta mota guztietakoak, adinaren eta helburuen arabera.

 

INFORMAZIO GEHIAGO nahi izanez gero:

mundonue@gmail.com

943 45 75 11

Arroka Kalea, 3, 20006 Donostia, Gipuzkoa

 

Sarrera iruzkindu