LEIOA-ko EHU-ra HURBILDUKO GARA!

Aisialdi hezitzaileko euskal eskolek eta federazioek, Astialdi Foroaren barnean lan egiten dutenek, begiralea, zuzendaria edo animatzaile soziokulturala izateko 40 ikastaro baino gehiagoren eskaintza aurkeztu dute. Aurten ere, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin (EGK) batera lan egiten dute astialdiko 17 eskolek eta 10 federazioek horrelako ikastaroak Euskadin egiteko garrantzia azpimarratu dute.

Astialdi Foroan parte-hartzen duten elkarteek ekintzak antolatu dituzte bi egunetan formazio ikastaroak eta web orrialde berria UPV/EHUko ikasle gazteen ezagutzera emateko helburuarekin.

Lehenengo ekintza, bihar, irailak 11 burutuko da Leioako EHU-ko Mikel Laboa plazan.

Ekintza honetan, ikastaroen inguruko zalantza guztiak argituko dira eta oparitxoak emango zaizkie partaideei. .

Bihar zuen zain egongo gara Mikel Laboa plazan 10:00etatik aurrera eta bertan ikastaroetako eta astialdiko dinamiketan murgiltzeko aukera eskainiko dizuegu.

Animatu zaitez astialdia astintzen!

 

Sarrera iruzkindu