ITAKA-ESKOLAPIOAK

Itaka-Eskolapioak fundazio bat da, eskolapioen orden erlijiosoak eta senidego eskolapioek sortu eta bultzatuta.

Gizartean txartoen dauden pertsonen heziketaren alde egiten dugu, belaunaldi berriei euren ekarpenik onena arduraz ekarraraziz, mundua eraldatu eta etorkizun hobea prestatzeko, Hezkuntza biderik onena dela uste bait dugu.

itaka

Sinetsita gaude Jainkoak nahi duen mundua egitea posiblea dela, eta hori egiten saiatzean baino ez dugu gure bizitzaren zentzu osoa topatzen. Zentzu horretan, Hezkuntzak, Jesusen albiste ona zabaltzeak eta gure inguruarekin dugun konpromezu solidarioak osatzen dute gure bidea, gure bizitza osoa emateko aukera.

Itaka-Escolapioak fundazioa 2001eko martxoaren 9an jaio zen, Itaka elkartea (1.985) eta aurreko beste erakunde batzuk sendotuz, baita 1.597an Calasanzek hasitako eskolapioen lana ere.

Informazio gehiago nahi izanez gero jarri Itaka-Eskolapiosekin harremanetan:

944 24 49 54

Juan Ajuriaguerra Kalea, 15, 48009 Bilbao, Bizkaia

 

Fundazioa hobeto ezagutzeko hona hemen aurkezpen bideo bat:

 

 

 

Sarrera iruzkindu