HEZKIDE ESKOLA

NOR GARA?
HezkideLOGOA
Hezkide Eskola, 1977. urtean sorturiko Donostiako Elizbarrutiko zerbitzua da. Bere sorrera astialdi mundutik izan zen arren begirale eta zuzendari ikastaroak emanez, urteak pasa ahala, behar berrietara egokitu da, Astialdiaz gain, Susperketa Soziokulturala eta Boluntariotza lantzen dituelarik egun.

ZER EGITEN DUGU?

Pertsona bakoitzak bere garapenerako behar duen formazioa egiteko aukera eskaintzen dugu, horretarako hainbat departamentu ditugularik (Koordinatzaile Taldea, Fede, Pedagogia, Psikologia, Osasun, Ingurugiro, Antropologia, Jolas, Adierazpen) eta irakasle poltsa osatua.
Udalekuak, auzolandegiak eta udaleku irekiak kudeatzen ditugu.

NORI ZUZENDUA DAGO?

Ikastaroak adin guztietako taldeekin lan egiten duten pertsonentzat pentsatuak daude, indarrak garapen pertsonalean, partehartzean eta gizartearekiko konpromisoan jarriaz.

FORMAZIOA HEZKIDEN

Berezko estilo eta baloreak dituen formazioa; esperientzia positibo eta partehartzailetik barneratua, autonomía pertsonala, besteengatik lan egitea, elkartegintzaren balioa, ikuspegi kritikoaren garrantzia…

Betidanik ezagutu dugun ikaskuntza alde batera utziaz (edukiak buruz ikasi eta azterketen bidez ikasitakoa frogatzea), esperientzia, bizipen eta pertsonen peltsamoldetik abiaturik, lankidetzan eta talde lanean oinarrituriko formazioa eskaini nahi dugu, bai boluntarioki baita profesionalki lan egiteko prestakuntza. Dugun esperientziak gure metodologian berretsi gaitu.

Informazio gehiago nahi izanez gero jarri Hezkide Eskolarekin harremanetan:

 

hezkide@hezkide.org

www.hezkide.org

Telefonoa: 943 31 14 74

Helbidea: San Juan kalea 15, 20003 Donostia (Gipuzkoa)

 

Sarrera iruzkindu