GIPUZKOAKO URTXINTXA ESKOLA

Nor gara

Gipuzkoako Urtxintxa aisialdiko heziketa esparruan dinamizazioak, formazioa eta aholkularitza eskaintzen dituen elkartea da.

urtxintxa gipuzkoa 2

Irabazi asmorik gabeko elkarte honek 1987an hasi zuen bere ibilbidea aisialdiko hezitzaileak formatzen. Geroago, haur eta gazteei zuzendutako egitasmoak gauzatzen hasi zen. Gaur egun, hizkuntza normalizazio, argitalpen eta aholkularitza esparrura zabaldua du bere jarduna.

Aisialdiko heziketan profesionalak diren pertsonek osaturiko taldeetan egiten dugu lan. Pertsona horiengan konfiantza dugu, eta konfiantza hori hutsala ez denaren adierazgarri, gure antolakuntza eredu izatea nahi dugu, “Gizarte Berria Eraikitzen” estiloan oinarritzen den antolakuntza.

Misioa

Elkarbizitza eredu berritzaile baten bidez, gizartea eraldatzeko, pertsonen gaitasunen garapenean oinarritzen diren heziketa prozesu ereduak eskaintzea.

Bisioa

Urtxintxak Euskal Herrian gizarte eta heziketa mailan konpromiso altua eta eragin handia duen erreferentziazko erakundea izan nahi du. Euskal Herritik kanpo ere, gure lana ezaguna izateko aspirazioa dugu. Esku-hartzea, oinarri pedagogiko sendoetan sustengatzen dugu eta etengabeko ikerketa,

garapen eta berrikuntzak gure zerbitzu eta eskaintza kalitatezkoa bihurtzen du.

Urtxintxa osatzen dugun pertsonok aisialdiko heziketan profesionalak gara, arlo eta eduki ezberdinetan espezializatuak. Formazio iraunkorraren bidez gure gaitasunen

garapena sustatzen dugu.

Gure jarduna haur eta gazteei, hizkuntza normalizazioan lanean diharduten eragileei, heziketa formal eta ez formaleko profesionalei eta familiei bideratua dago.

Ikuspegi pedagogikoa
Gure jardunean ezinbestekoa ikusten dugu gizarte eredu berriarekin bat egiten duten baloreen transmisioan lan egitea. Baloreak bizi eta sentitu egiten ditugu eta barneratua dugun horren transmisiorako, guk geuk eredu izan behar dugula argi dugu.

  • ASETZAILEA: Pertsonaren zoriontasuna bilatzen dugu dibertigarria eta atsegina den jarduera bideratuz. Era berean, eguneroko bizitzan egiten ditugun ekintzekiko jarrera baikorra sustatzen dugu.
  • DINAMIKOA: Bizipenetatik abiatutako garapen pertsonalean sinesten dugunez, esperimentatzean oinarritzen dugu gure esku-hartzea. Parte-hartzea eta mugimendua bultzatzen dituen metodologia erabiltzen dugu, pertsona egiten gaituzten alderdi psikologiko, emozional, fisikoa eta kulturala uztartzen dituen trebakuntza sustatuz.
  • IKERTZAILEA- SORTZAILEA- BERRITZAILEA- EKINTZAILEA: Sormenerako heziz zailtasun eta beharrei erantzun berriak bilatu nahi dizkiegu. Sortzeko gaitasunaren garapena sustatu nahi dugu, pertsonok dugun barne altxor hori bizitzako edozein egoeratan erabiliko dugun errekurtsoa delako.
  • KRITIKOA: Pertsona bakoitzaren hausnarketa propioa bilatzen dugu norberak bere irizpidea eraiki dezan.
  • OSOA: Norbere potentzialitateak egoki garatzeko ezinbestekoa da pertsona bere osotasunean kontutan hartuko duen heziketa eredua (alderdi emozionala, fisikoa, psikologikoa…).
  • ASKEA-ASKATZAILEA: Norberak bere nahi, gogo eta desioak kontuan hartuta, informazioarekin, irizpide propioarekin eta presiorik eta baldintzarik gabe duen hautatzeko aukera defendatzen dugu.
  • AUTONOMIA PERTSONALA: Norberak bere erabakiak hartzera bultzatzen duen metodologia parte-hartzailean oinarritzen gara. Bata bestearengandik elkar elikatuz norberak bere bidea eraiki behar du.
  • ERANTZUKIZUNA: Hartzen ditugun erabakien edo aurrera eraman ditugun ekintzen ondorioak ahalik eta modu positiboenean geure gain hartzeko jarrerak zoriontsuago izatera eramango gaitu.
  • ERALDATZAILEA: Gizarte eta heziketa mailan konpromiso altua eta eragin handia duen lan taldea gara.
  • INKLUSIBOA: Gure gizartea osatzen dugun pertsona guztientzako bidezko heziketa eta harreman estilo parekidean oinarritzen den jarduna sustatzen dugu.
  • HAZKUNDE PERTSONALA: Pertsonon garapena gure ingurunearekiko eta geure buruarekiko etengabeko harremanaren bidez gauzatzen den ikaskuntza prozesua dela uste dugu.
  • ETENGABEKO EGUNERATZEA ETA EGOKITZAPENA BILATZEN DUENA: Gizartean ematen diren aldaketen ondorioz sortzen diren beharrei erantzuteko, formazio prozesu amaigabe eta jarraitu baten bidez, eskaintza berri egokituak beharrezkoak dira.

 Aurkezpenarekin batera Urtxintxa Eskolak bere 25.urteurrena ospatzeko egindako bideoa ikus dezakezue:

Informazioa gehiago nahi izanez gero jar zaitez Urtxintxa eskolarekin harremanetan:

Mundaiz bidea 8-2.E
20012 Donostia (GIPUZKOA)
Telefonoa: 943 270 033
idazkaritza@urtxintxa.eus
www.urtxintxa.eus

Sarrera iruzkindu