Euskalerriko Eskautak Bizkaia

logo_NUEVO_EEB copiaEuskalerriko Eskautak Bizkaia Bizkaiko eskaut taldeko federakuntza daukagu, eta lurralde osoan zahar sakabanatuta dauden 27 taldez osatuta dago. Konkretuki 12 talde Bilbon kokaturik daude, eta beste guztiak: 15 beste hiri eta herrietan.

NOIZTIK?

EEB-ko lehenengo taldea orain dela 50 urte baino gehiago hasi zen lan egiten. Azkenengoa orain dela bi urte sortu zen eta pasaden urtean federakuntzaren kide izatera pasatu zen.
Euskalerriko Eskautak Bizkaia 1992. urtetik gaur ezagutzen dugun federakuntza bezala lan egiten hasten da, aisialdiko hezkuntzan lan egiten ari diren eskaut taldeak gogortu, babestu eta finkatzeko.

ZER EGITEN DUGU?
Geure tresna printzipala eskaut metodoa da: izan eta egiteko era berezian datza: pertsona libre, kritiko eta gizartearekin konprometituak hezitzea lortzeko.
Geure taldeen lanik garrantzitsuena herri eta auzoetan garatzen da, garapen gertuaren motorra izanez.
Hauek dira egiten ditugun eginkizun batzuk:
Irteerak, tailerrak, ingurumen boluntariotzak, zerbitzuzko ekintzak, inauteriak, Olentzeron eta Agate Deunan parte hartzea, festibalak, udazko kanpaketak…
Taldeak aldeetan antolatzen gara, mugimenduaren bizitzan guztion partaidetza areagotzeko. Horrela lana errazago, zuzenago eta eraginkorrago izan dezan. Taldeak gertueragatik antolatzen dira ondorioz, bizi diren errealitatearen arabera.

4 ALDEETAN BANANDUTA GAUDE:
Herri Aldea (Bilbotik urrunago dauden herrien taldeak, Durangoraino irizten) Eskuin Aldea (Bilboko itsasadarraren Eskuin Aldean kotatuak dauden taldeak), Bilbo Erdia (Bilboko auzo eta erdialdean kokaturiko taldeak osatua) eta Ezker- MeatzAldea (Bilboko itsasadarraren ezkerraldean kokaturiko taldeak eta Meatzaldekoak).

INFORMAZIO TRIPTIKOA: irudian klikatu informazioa irakurtzeko.

EEB

 

 

AZALPEN BIDEOA, EUSKALERRIKO ESKAUTAK BIZKAIA:

INFORMAZIO GEHIAGO nahi izanez gero jar zaitez Euskalerriko Eskautak Bizkaiarekin harremanetan:

Telefonoa: 94.479.59.89

eeb@barria.net

Helbidea: plaza berria 4 – 3º, 48005 Bilbo

www.bizkaia.eskaut.org

Sarrera iruzkindu