EUSKALERRIKO ESKAUTAK ARABA

ZER DA ESKAUT MUGIMENDUA? Euskalerriko eskautak araba handia
Eskautismoa mugimendu bat da eta aisialdian heziz, mundua aldatu nahi du. Era honetan, pertsona aske, kritiko eta gizarte zuzen eta solidarioagoa eraikitzeko konprometitzen direnen hezkuntza osoan lagunduz mundua eraldatu nahi du. Alderdikeriarik gabeko eta irabazi asmorik gabeko mugimendua da, eta pertsona boluntarioek osatzen dute. Eskauten hezkuntza-proiektua 8 eta 19 urte arteko pertsonei zuzenduta dago, hau da, bihar helduak izango direnei. Pertsona horiek, oraingo egoera ezberdinetik abiatuta, geroaldi hobea protagonizatzeko eginkizuna dute. 
 
ETA GU,
Euskalerriko Eskautak Araba gara. Federazio honek 1959tik Arabako eskaut talde katolikoak biltzen ditu eta gaur egun 5 taldek osatzen dute: bat Amurriokoa da eta beste laurak Gasteizkoak.
 
HEZKUNTZA OSOA,
Eskautismoaren apustu nagusia da pertsonen garapen osoa lortzea, gaitasun fisikoak, intelektualak, sozialak eta espiritualak barne direla. Eta hori hiru hezkuntza-aukera hauen bitartez eratzen da. Hezkuntza aukera: pertsonak bere buruarekin duen harremana lantzen da, besteak beste, norberaren garapena eta atuonomia, emozioen hezkuntza eta heldutasun prozezuaren beraren protagonismoa.
Gizartea aukera: pertsonak beste pertsonekin eta inguruarekin duen harremana lantzen da. Pertsonak bere inguruan gertatzen diren ekintzak baloratzen jakin behar du, era kritikoan eta kontzientzia sentikorrarekin. Era berean, ikuspegi globala izan behar du eta hurbileko inguruan era kritikoan, konprometituan eta arduratasun parte hartzeko gai izan behar du.
Fededuna aukera: pertsonak alderdu transzendentalarekin duen harremana lantzen da, pertsonari bere espiritualitatea zabaltzen eta bilatzen lagundu bechar zaio, Nazareteko Jesus eta bere mezua eredu hartuta. 
 
PERTSONA-EREDU BATEN BILA:
Eskautismoaren hiru aukeretan oinarrituta, honelako pertsona nahi du: 
  • “Eduki” beharrean, “izan” nahi duena. 
  • Pertsona librea, erabakiak heldutasunez eta arduraz hartzeko gai dena. 
  • Gertuko inguruarekin eta bizimodu jakin batekin konprometitua, bereziki gehien behar dutenekin. 
  • Pertsona bakarra, bere gaitasunen garapena bere errealitatearen eta mugen ikuspuntituk onartzen cuena. 
  • Etengabe bere burua aberasten eta bere existentziari zentzua bilatzen ari dena. 
  • Aktiboa eta sortzailea. 
  • Pertsona gisa taldean garatzen dena. 
  • Kulturak errespetatzen dituena, bere herria eta jendea maite dituena, baina, aldi berean, munduari atea irekitzen diona, abegitsua eta adeitsua. 
  • Transzendentziari besoak zabaltzen diskiona, Nazareteko jesus eredu hartuta. 
  • Eraldatua eta gizarte eraldatzailea. 
  • Bakerako, bizikidetasunerako eta arazoak modu egokian konpontzeko hezia
  • Baterako hezkuntzaren alde eta pertsona guztientzako aukera-berdintasunaren alde lan egiten duena, haien sexua, kultura eta sinesmenak kontuan hartu gabe. 
  • Kritikoa eta zorrotza gaurko bizitza ereduekin, produkzioarekin eta ekonomi antolaketarekin

ZELAN EGITEN DUGU?

Lepoko zapia eskaut mugimendua parte hartzen dutenen ikurra da, baina badago beste gauza bat bereizten gaituena: “eskaut metodoa”. Metodo hau gure heziketa-lanaren oinarria da: 
 
– Konpromisoa: pertsonak taldean dituzten ibilbideetan zehar, ardurak hartzen ikasten dute eta, pixkanaka, aske eta modu kontzientean, eskaut bizimodiarekin konpromisoa hartuz joaten dira. Horrela, eurak eraldatzearekin batera, mundua eraldatzeko urratsak egiten ari dira. 
 
Ekintza bidezko hezkuntza: ikasketa prozesua esperientzien bitartez eta helarazi nahi diren errealitateekin harremanetan egonez egiten da beti. Ekintza-hausnarketa-ekintza dinamika erabiltzen da etengabe, banaka nahiz taldeka, eta horrek bizipenak modu kritikoan berenganatzea ahalbidetzen du. 
 
-Talde txikietan bizitzea: talde txikien bitartez, pertsonak beren prozesuaren benetako protagonistak izatea bermatzen da eta, aldi berean, erlazionatzen eta taldean lan egiten ikasten dute. Horrela, taldeari zerbitzatzeko jarrera garatzen da eta, horrez gain, beste pertsona batzuk eta nork bere burua haiekiko harremanetan deskubritzen ikasten da. 
 
Plan mailakatuak eta erakargarriak: pertsona bakoitzak heziketa-prozesuan parte hartzeko ahaleginak egiten dira, Horretarako, bere garapen-egoeraren beharretara eta motibazioetara egokitutako jarduerak proposatzen zaizkio une bakoitzean, hain zuzen, heldutasuna lortzen eta zaletasunak aurkitzen lagunduko dioten jarduerak. 
 
Hori dena, pertsona heldu, arduratsu eta konprometituen laguntzarekin egiten da. Gainera, ahalaeginak egiten dira gainerako hezkuntza-eragileak (familiak, ikastetxea, komunitatea, eta abar) lan horretan sartzeko eta natura sustatzeko, jarduerak burutzeko eremu pribilegiatu bezala. 
 
Informazio gehiago nahi izanez gero jar zaitez haiekin harremanetan:
 
  • Telefonoa: 945 267 597
  • Emaila: info@eearaba.org
  • Webgunea: www.eearaba.org
  • Helbidea: Plaza de Nuestra Señora de los Desamparados 1, 3º; 01004 Vitoria-Gasteiz

Sarrera iruzkindu