Euskal eskolek aisialdi hezitzaileko 50 ikastaro eskaintzen dituzte: begiralea, zuzendaria eta animatzaile soziokulturala

astialdi-foroa2015-2

● Eskolek eta federazioek ikastaroak Euskadin egiteko deia egin dute eta bilatzaile bat daukate web orrialdean hauen bilaketa errazteko bakoitzaren ezaugarrien arabera: www.astialdiforoa.org/ikastaroak

● Beste behin, Astialdi Foroko eskolek ikastaroak Euskadin egiteko garrantzia azpimarratu dute, beste arrazoien artean, ikasketa prozesua esperientzian oinarritzen delako eta euskararen sustapenarekin harreman estua daukatelako

Aisialdi hezitzaileko euskal eskolek eta federazioek, Astialdi Foroaren barnean lan egiten dutenek, begiralea, zuzendaria edo animatzaile soziokulturala izateko 50 ikastaroko eskaintza aurkeztu dute aurten inoiz baino lehenago. Gaurtik aurrera eta iraila amaierararte kasu gehienetan, ikastaroetan izena emateko epea zabalik egongo da. Azken orduko presak ekiditeko orain denbora dago ikasturte berrirako planak antolatzen hasteko. Ez itxaron azken ordurarte eta eman izena Astialdiko Euskal Eskola batetan.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin (EGK) batera lan egiten duten astialdiko 17 eskolek eta 10 federazioek ez dute aukera galdu nahi, ikastaro hauek Euskadin egiteko garrantzia azpimarratzeko. Formazioa hemengo eskoletan burutzeko arrazoiak hainbat dira: ikasketa prozesua esperientzian oinarritzen da, egun batzuetako ikastaroetan egin ezin dena eta hemengo errealitatera egokitutako gaitasunak eta tresnak bereganatzeko aukera ematen dute euskararen sustapenarekin harreman estua daukatenak. Gainera, Euskaditik kanpo kurtsoa egiten duten pertsonek ez dute ordu kopuru berdina betetzen eta zailtasunak dituzte praktikak egiteko garaian.

Eskaintza oso zabala da eta gazte bakoitzaren beharretara egokitzen diren ikastaroak daude: lurralde ezberdinetan, astean zehar edo asteburuetan, goizez edo arratsaldez, urte batetan edo bi urtetan zehar… Bilaketa errazteko, Astialdi Foroak iaz sortutako webgunean bilatzaile aurreratu bat dago aipatutako 50 ikastaroak biltzen dituenak. Ataria www.astialdiforoa.org da eta bertan ikastaroak lurralde, mota, iraupen eta hizkuntzaren arabera sailkatuak daude. Oso erraza da bilatzailea erabiltzea eta interesatzen zaigun ikastaroa aukeratzean, informazio guztia ematen da prezioa (160 eta 500 eurotako kopuruen artean), izena emateko datak, egutegia eta eskolarekin harremanetan jartzeko datu guztiak.

Azkenik, Gazteriaren Kontseiluak “Behar duzun denbora hartu astialdiko hezitzaile izateko” lelopean egindako kanpainaren bideoak berreskuratzen ditu, orain dela bi urte Euskadin ikastaroak egiteko martxan jarri zen ekimena; ohar honetan esandakoaren arabera, gaiak oraindik egunerokotasun asko dauka (irudia bakoitzean klik egin hauek ikusteko).

Sarrera iruzkindu