BOSKO TALDEA FEDERAZIOA

Bosko Taldea Federazioak, 1.998an sortutako elkarteak, San Frantzisko Xabier Salesiar Probintziako astialdi hezitzailearen arloan lan egiten duten gazte-elkarteak biltzen ditu. Bosko Taldea Federazioa 13 elkartez osatuta dago, 400 boluntario baino gehiago ditu eta 3.500 haurrez, nerabez eta gaztez arduratzen da.

Hezkuntza-aukerak

– Astialdiko hezkuntzako, gazte-animazioko eta gizarte eta komunitateko garapeneko zerbitzu kualifikatua eskaintzea.
– Elkartegintza, elkarbizitza, tolerantzia, haurren eta gazteen parte-hartzea, pertsonarekiko laguntasuna eta honen garapen osoa bideratzea.
– Gizarte-bazterketako arriskuan dauden haurrekin, nerabeekin eta gazteekin gizarte-hezkuntzazko esku-hartzea garatzea.
– Don Boscoren hezkuntza-sistema oinarri dela, haurrei, nerabeei eta gazteei laguntza pertsonalizatua ematea.

Misioa

Bosko Taldea Federazioak eta hura osatzen duten elkarteek haur, nerabe eta gazteen heziketa integralean laguntzen dute, gaur egun eta gure gizartean Don Boscoren hezkuntza-estiloa gauzaturik hezkuntza ez-formalaren alorrean, salesiar Oratorio/Gazte-Zentroaren bidez. Salesiar Oratorio/Gazte-Zentroa elkar topatzeko, harrera egiteko, harremanetan egoteko eta parte hartzeko gunea da, eta bertan behar handieneko egoeran dauden haur, nerabe eta gazteengan, arreta berezia jartzen da.

Gune horretan egiten dugun hezkuntza-prozesua deialdi zabal batetik abiatzen da. Taldearen jardunean eta haur eta gazteen protagonismoan gorpuzten da, giza garapen integrala bultzatuta zerbitzuko eta elkartasuneko esperientzien bidez, halakoetan norberaren beharrei zein gure jarduerak egiten ditugun gizarte-inguruneko eskariei erantzuten zaielarik. Misio hau gizarte-eragileekin, oro har, eta Elizarekin batera aurrera eramaten dugu, Salesiar Gazte Mugimenduaren nahiz salesiar hezkuntza-komunitatearen barruko atal gisa.

Ikuspegia

Bosko Taldea Federazioak eta hura osatzen duten elkarteek erreferentzia-puntua izan nahi dute, salesiarren eta salesiar nortasun bera partekatzen duten hainbat boluntarioen, gehienbat gazte boluntarioen, harrera zabalarekin eta haien lankidetzarekin.Hezkuntza ez-formalaren alorrean metodologiak garatzen eta zerbitzuak ematen dugun aitzindaritzagatik gizartearen esker ona bilatzen dugu: aukera gutxiago dituzten haur, nerabe eta gazteek helduen bizimoduan txertatzeko bide errealak izan ditzaten, kalitateko boluntariotza sustatuz, familiekin batera era aktiboan lan eginez nahiz beste hezkuntza- eta gizarte-eragile batzuekin sarean lan eginez.

Elkarteak

  1. Jóvenes 88 Gazteak Larrea, 4 Barakaldo Bizkaia 48901
    2. Ator Arteagabeitia, 23 Barakaldo Bizkaia 48902
    3. Todogazte Magallanes, 23 Cruces-Barakaldo Bizkaia 48903
    4. A Tope Magallanes, 23 Cruces-Barakaldo Bizkaia 48903
    5. Nuestro Club Av. Lehendakari Aguirre, 75 Bilbao Bizkaia 48014
    6. Oldarra Av. Lehendakari Aguirre, 75 Bilbao Bizkaia 48014
    7. Mª Auxiliadora – Gaztetxo Lizardi Bidea, 12 Donostia / San Sebastian Gipuzkoa 20015
    8. Alai Batza Aizkibel, z/g Azkoitia Gipuzkoa 20720
    9. Alaitasuna Basanoaga, 8-8ºC Errenteria Gipuzkoa 20100
    10. Bosko Anitz Barrio Ergoien, 6 Urnieta Gipuzkoa 20130
    11. Sansomendi Ali Francisco Longa, 6 – 1º Vitoria-Gasteiz Araba 01010
    12. Samaniego Francisco Longa, 6 – 1º Vitoria-Gasteiz Araba 01010
    13. Leba Leba Martin Susaeta, 4 Vitoria-Gasteiz Araba 01010

 

HAIEKIN HARREMANETAN JARTZEKO:

BOSKO TALDEA FEDERAZIOA

Lehendakari Agirre, 75 (Bilbao)

Lizardi Bidea, 12 (Donostia / San Sebastián)

Martín Susaeta, 4 (Vitoria-Gasteiz)

 idazkaritza@boskotaldea.org

944.750.198 / 687.800.365

www.boskotaldea.org

Sarrera iruzkindu