BIZKAIKO URTXINTXA ESKOLA

Nor gara?

Bizkaiko Urtxintxa Eskola, astialdiko trebakuntzarako eta suspertze soziokulturalerako erakundea dugu. Jendartean eurtxintxa 1ragile aktibo eta eraginkorrak izatera bidean lanean dihardugu hainbat urtez. 1986an sortutako proiektua Astialdi Eskolarekin hasi zen, eta gaur egun, hezitzaileak, gurasoak, begiraleak, irakasleak eta banakoak trebatzen ditugu balioen hezkuntzan.  

 Hezkuntza ez formala da gure eragin eremu nagusia, baina hezkuntza formalean ere aritzen gara. Eta trebakuntzarako eskaintza izateaz gain, haur, gazte zein helduei zuzendutako proiektuak ere dinamizatzen ditugu esku hartze zuzenaren bidez. 

 Astialdi hezitzailea da gure helmuga. Aukera berdintasunean, kulturartekotasunean eta euskaran, aniztasun funtzionalean, eta haurren parte hartzean sinesten dugu, eta horiek dira gure ildo nagusiak.
 

Astialdi eskolan urtez urte dozena bat talde baino gehiago aritzen dira begirale eta zuzendari lanetan trebatzen. Bizkaiko zein Arabako eskualde gehienetan eskaintzen da ikastaroa: Gasteiz, Aiaraldea, Arabar Errioxa, Ezkerraldea, Uribe Kosta, Lea Artibai, Durangaldea, Arratia…

Ikastaroak nolakoak diren jakin nahi?

Zelan egiten dugu lan?

urtxintx a2Astialdi hezitzailea dugu helmuga, eta honi begira, bitartekoak sortzen eta kudeatzen ditugu. Ikastaroak, hitzaldiak, tailerrak, dinamizazioak, jolasak, muntaiak… kolore guztietako jarduerak. Baina horretarako erabiltzen dugun metodologia parte-hartzailea ezinbestekoa zaigu emaitza erakargarri hauek lortzeko.

Parte-hartzea da gure oinarria, lan taldeak dira gure tresna. Langileen eta koordinatzaileen atzean boluntarioki lan egiten duen hamarnaka aditu dago. Gure ildo estrategikoetako bakoitza, gaian adituak diren lagun aktibo, dinamiko, sortzaile eta anitzekin elikatzen dugu. Etengabeko egokitzapena da gure erronka, eta berrikuntzak zein datozen korronte berriak aztertzen ditugu gaiak jorratzean.

 Etengabeko ebaluazioa da gure apustua. Hobekuntza, aberastasuna eta elkarbanatzea, lan profesionala eta kalitatezkoa eginez ulertzen dugu. Norbere beharretara egokitutako zerbitzua dugu abiapuntu gisa.

Non gaude?

Helbidea: Zabalbide kalea 26, 48006 Bilbo – Bizkaia

Telefonoa: 94 432 04 45

Web gunea: www.urtxintxaeskola.org

Eposta: urtxintxa@urtxintxaeskola.org

Bulegoko ordutegia: 10:00-13:30 · 16:30-19:00

urtxintxa 3

Sarrera iruzkindu