Bizkaiko boluntario gazteen topaketa (Abenduak 15)

#IzanZuAldaketa kanpainarekin jarraituz datorren abenduaren 15ean (osteguna) arratsaldeko 18:00etan Boluntako areto nagusian topaketa berezi bat antolatuko dugu.

Oraingo honetan boluntario gazteei hitza eman nahi diegu. Haien artean 2017ra begira boluntariotza arloan zer nolako erronka eta ekimen burutu beharko liratekeen zehazteko.  EGKren metodologiari jarraiki, jasotako ideia guztiak instituzioekin kontrastatu egingo dira.

Parte hartzera animatuz gero eta topaketako dinamikak ondo egokitze aldera idatzi mezu bat hezkuntza@egk.org helbidera zure asistentzia konfirmatuz.

Elkarren arteko esperientziak elkarbanatzeko aukera polita izango da eta Bizkaia mailan eraldaketarako pausoak emateko abiapuntua.

Ez ahaztu, zure esku dago eraldaketa!

Sarrera iruzkindu