BIOLENTZIA EZAREN ETA BAKEAREN NAZIOARTEKO EGUNA


“¿Zein da giza eskubide unibertsalen jatorria? Ba espazio txikietan, guregandik gertu, toki hain gertu eta txikiak mapetan ezin direnak zehaztu. Toki horietan gizon, emakume eta haurrek legearen aurrean berdinak izatea bilatzen dute, aukera berdintasuna bermatzea eta diskriminazioaren aurrean duintasuna azaltzea. Eskubide horiek aipatutako leku txiki horietan ez badute inolako zeresanik munduko beste edozein tokitan ere ez dute izango.”

Eleanor Roosvelt.– “Gure eskuetan”, 1958an, Giza eskubideen nazioarteko adierazpenaren X.urteurrenean emandako diskurtsoa.

Munduko herri guztien giza eskubideen defentsa eta betearaztea, pertsona guztion ardura da. Zentzu honetan,  gizarte zibilak kontzientzia handiagoa izan beharko luke mundu berri eta justuago baten eraikitzeko daukan erantzukinean. Balioen hezkuntza lantzeko formula berriak bilatu behar dira, txiki-txikitatik eta pixkanaka-pixkanaka guztioi eragiten dizkigun arazoen aurrean konpromiso eta gizarte parte-hartze jarrerak garatuz.

Urtero, urtarrilaren 30ean nazioarteko biolentzia ezaren eta bakearen eguna ospatzen da Mahatma Gandhi, Indiako buruzagi nazional eta espiritualaren heriotzaren eguna gogoraraziz, 1948ko urtarrilaren 30a. Gandhi, Indian jaioa, bere bizitzako tarte handi bat giza eskubideen alde borrokatzen eman zuen, betiere indarkeriarik gabeko ekintza baketsuen bidez. 1948an, musulmanen eta hinduen arteko gaztazken biktima izanez hil egin zuten. Milioika jarraitzaile izanik, Gandhi gaur egun munduko bakearen irudirik esanguratsuena izatera heldu da.

Astialdi Foroko eragileok, egun hau ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu, horretarako Foroko elkartea den Itaka Eskolapios elkarteak antolatutako kanpainia eta ekimenetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Aurten, Biolentza ezaren eta bakearen nazioarteko eguna ospatzeko, errefuxiatuen egoera da hizpide eta hausnarketa gaia. Kanpainia honen helburua egoerari buelta emateko gai garelaren kontzientzia izatea da; keinu txikienek ere eragina izan dezaketeela, guztion artean kultura baketsu eta ongietorriko errealitatea sortuz. Eduardo Galeanok aipatutako esaldiarekin bat gatoz: “jende txiki asko, leku txikietan, gauza txikiak egiten mundua alda dezake ” eta batez ere, gure inguruko haurrek horretan sinistea eta haien gizarte inplikazioak eragina izan dezakeela jakitea.

Haur eta gazteekin gai hau lantzeko dinamika eta hezkuntza proposamen ezberdinak bildu ditugu eta aipatu bezala zuen taldeekin ekintzaren bat burutzera animatzen zaituztegu:

D.B.H eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta, hurrengo estekan aurkituko duzuen materialeko 1. eta 3. ariketak: http://www.itakaescolapios.org/wp-content/uploads/2016/01/Al-encuentro-de-los-refugiados.pdf

Lehen Hezkuntzao ikasleentzat proposatzen den ekintza materialean aurkituko duzuen 10.a da: http://www.itakaescolapios.org/wp-content/uploads/2016/01/revista-paz-2016-IMPRENTA1.pdf

Azkenik gonbidapena luzatu Itaka-Eskolapiosek urtarrilaren 30ean, larunbatean, antolatutako Bakearen aldeko puxika askapenera. Animatu eta parte-hartu!

Sin título-1

Sarrera iruzkindu