AURRERAPENA: ASTIALDI FOROKO BIDEOA

Astialdi Foroak, Euskadiko aisialdi hezitzaileko erreferentea denak, egiten duen
lana zabaltzeko bideo bat aurkeztuko du bihar, martxoaren 27an, goizeko 11:00etan. 

Bideoa sare sozialetan #AstialdiaAstinduz traola edo hashtag-a erabiliz zabalduko da, Foroaren leloa dena eta egiten den elkarlana bikain islatzen duena.

Bertan Euskadiko 17 astialdi eskola eta 10 federazio daude eta, guztien artean, 570 hezitzaile, 2.000 boluntario eta 16.700 ume eta gazte baino gehiago elkartzen dituzte.

Hemen daukazue bihar aurkeztuko den bideoaren aurrerapena:

 

Sarrera iruzkindu