ATSEDEN ESKOLA

NORTZUK GARA?

Atseden Logo copiaAtseden Eskola Arabako Elizbarrutiko aisialdiko hezkuntza eta animaziorako eskola da.

Aisialdi hezitzailean barneratu nahi duten pertsonei formakuntza eta espezializazioa eskaintzeko1973an jaio zen, heziketa zerbitzu bat bezala.

 

ZER NAHI DUGU?

“Eraldatzeko hezitzen” filosofiatik abiatuta, baloreetan oinarritutako formakuntza askatzaile eta gizarte eraldatzailea eskaintzen du, bere indargunea metodologia parte-hartzailean jartzen du, taldea lehentasunezko eragile hezitzailea dela kontuan izanik.

 NOLA NAHI DUGU?

Atseden Eskola aisialdiko begiraleak eta zuzendariak heldutasunez eta jarrera kritikoarekin, giza baloreetan hezitzeko gunea izan nahi du.

Hala ere, Atseden Taldeak osatzen duten taldeen baita beste aisialdi taldeen edota  elkarteen eskakizunak partekatzeko elkargunea izateko asmoa du. Aldi berean, eskola irekia, bizia, dinamikoa, gizartearekiko arduratsua eta gaur egun dauden beharretan adi egoten den eskola izan nahi du.

 ZER ESKAINTZEN DUGU?

Taldeak eta pertsonak dituzten beharretara egokitutako eskaintza dugu: 

  • Aisialdiko Begirale eta Zuzendari Ikastaroak.
  • Atseden Taldeetako aisialdi taldeentzako ikastaro monografikoak.
  • Jolas, dinamika eta jarduera ezberdinen datu-base bat.
  • Aisialdiko hezkuntzarekin lotura duten gaiekiko aholkularitza.

 NOLA ESKAINTZEN DUGU?

Atseden Eskola, formakuntza eskaintza hoberena emateko, oso ondo koordinatutako erakunde ezberdinaz osatuta dago:

  •  Zuzendaritza taldea: zuzendaria, idazkaria eta diruzainak osatzen dute. Erabaki garrantzitsuenak koordinatzen, kudeatzen eta biderazten dituzte.
  • Pedagogia taldea: prestakuntzaren eskaintza egokitzen dute, ikastaroaren gaiak prestatzen dituzte eta ikasleen tutoretzak egiten dituzte.
  • Irakasle taldea: gai ezberdinetan berezitutako irakasleak osatzen dute.
  • Heziketa batzordeak: gai praktikoenak irakasten dituzte (Jolasak, Ingurumena, etb…). Boluntarioz osatutako taldeak dira.
  • Koordinatzaile taldea: ikastaroa antolatzen eta prestatzen dute. Gainera ikasleak laguntzen dituzte eta aholkua ematen diete teoria aldian.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez Atseden eskolarekin harremanetan:

 

Sarrera iruzkindu