Astialdiko ikastaroak lanetan

Une honetan, Euskadiko 17 astialdi eskolak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) elkarlanean gabiltza orain arteko begirale eta zuzendari ikastaroen gainean ematen ari diren aldaketei ekarpenak egiten. Eraberritu behar den errepide edo eraikina bagina bezala, astialdiko ikastaroak lanetan gabiltza.

Trantsizio prozesu honetan, ikastaroen orain arteko metodologia eta egitura, esperientzian oinarritutako ikaskuntza eta modu presentzialean bizipenetatik bereganatutako ikaskuntza bermatzeko helburuarekin lanean gaude.

2016ko azaroaren 17tik Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen aginduan jasotzen den bezala, aldaketak daude aurreikusita astialdiko formakuntza ikastaroetan estatu mailako ikastaroen ordu kopuruen bateraketa helburua betetzeko, besteak beste.

Egin diren eguneraketak txertatzen dabiltza astialdiko eskolak. Neurrietako lehena, esan bezala, ordu kopuruak eta edukiak moldatzea izan da, aginduan adierazten den bezala.

Horretaz gain, berrikuntza gehiago daude. Maiatzean aurreratu genuen bezala, Irailetik aurrera hasiko dira profesionaltasun ziurtagiriak martxan.

Profesionaltasun ziurtagiriak irailerako

Hau zer da? EAE-ko kasuan Lanbidek, Formakuntza zentro bezala aitortutako eskolek burututako formakuntza aitortuko duen ziurtagiria. Oraindik argibide asko ez ditugun arren, gai hau buruan izatea komenigarria da eta termino hauek entzuten hastea.

Irailetik aurrera, EAEko astialdiko formakuntzaren eskaintzaren berri ematen dugun heinean eta informazioa dugun heinean jakinaraziko dizuegu. Aldaketa prozesu guztiek zalantzak sortzen dituzte, baina EGK, astialdiko eskola eta instituzioekin batera, ahalik eta informazio argiena helarazten saiatuko da.

Kalitatezko hezkuntza da orain arte eskaini izan dena eta horrela izaten jarraitzeko lanetan gaude.

Orain udaz disfrutatu, baina ez ahaztu etorkizunean begirale zein zuzendari izan nahi izanez gero irailean dugula hitzordua!

Sarrera iruzkindu