Astialdi Foroa, 1997tik #AstialdiaAstinduz!

Aisialdiko begirale izateko formakuntza jaso nahi duzu? Zure seme-alaben aisialdiari balio erantsia eman nahi diozu? Hauek dira Astialdi Foroaren bideo berriak erantzuten dituen galdera batzuk. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak koordinatzen duen lantaldeak, non 17 euskal astialdi eskola eta 10 federazio parte-hartzen duten, ekimen hau prestatu du aisialdi hezitzailearen garrantzia nabarmendu eta esparru honetan egiten duten lana zabaldu eta balorea emateko.

BIDEOA IKUSTEKO, KLIK EGIN HEMEN:

astialdiforoa

Pertsona asko elkartzen dira Astialdi Foroan parte hartzen duten elkarteen baitan: 570 hezitzaile baino gehiago, 2.000 gazte boluntario inguru eta hezkuntza prozesu honetan eta bere ikasketa metodoetan parte hartzen duten 16.700 ume eta gazte baino gehiago. 1997an sortu zen sare hau Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako lurralde historikoetan antolatzen da eta bere eginkizuna zabala da: elkarteen arteko sare lana bultzatu, amankomuneko estrategiak indartu,erakundeekin bitartekaritza lana sustatu edo astialdiko elkarteen bozgoragailu izan, besteen artean.

Iaz, Astialdi Foroak, webgune berria abian jarri zuen: www.astialdiforoa.org. Bertan, astialdi elkarteek urtean zehar antolatzen dituzten ekintzen berri ematen da, udan egiten diren 100 udaleku baino gehiagoren zerrenda zabaltzen da, baita Astialdiko formakuntza ikastaroena, urtero 40 baino gehiago bilduz (begirale, zuzendari eta animatzaile soziokulturala).

Bideoaren zabalpenean lagundu nahi duzu? Facebook eta Twitter sare sozialetan #AstialdiaAstinduz traola edo hashtag-a erabili! Astialdi Foroaren leloa da hau eta guztion artean egiten den elkarlana bikain islatzen duena.

Sarrera iruzkindu