ARDURADUN ESKOLA

AURKEZPENA

     Arduradun Eskola formazio eskolak prestakuntza ematen du 1979. urtetik modu ez formalean eta 1982tik aurrera modu formalean; izan ere, hasiera batean Mugimendu Eskaut katolikoak horretako gaitasuna aitortu zion eta geroago Eusko Jaurlaritzak. Hala, aisialdiaren hainbat alderdi lantzen ditugu, hiru dimentsio hauek kontuan hartuta:

  •  PERTSONEN FORMAZIOA, hezitzaileen kalifikazioa eta heldutasun pertsonala lortzeko.
  • FORMAZIO PEDAGOGIKOA, heziketari koherentzia, zentzua eta identitatea emateko.
  • FORMAZIO TEKNIKOA, baliabide pertsonalak eta gaitasun teknikoak sortzeko, heziketa erreala eta konkretua izan dadin.

     Arduradun Eskola, era berean,  Elizbarrutiko Eskultismoaren Eskola da, beraz, aisialdiko begiraleei, kide ebanjelizatzaileak eta ebanjelizatuak diren aldetik, formazio eskaintzen die, berezko zeregina dugulako eta eskultismoan pertsonen osotasuna oinarri hezten dugulako (haraindiko heziketa).

     Gainera, begiraleei ikustarazten zaie, hezitzaileak diren neurrian, birziklatzeko eta formazioa zaintzeko konpromisoa dutela. Gure asmoa begiraleei prestakuntza integrala eskaintzea da, lagungarria izango dena erantzuna ematen euren jardun hezitzailean hautematen dituzten erronkei eta beharrei. Halaber, ahalbideratzen dugu hezitzaileak kontziente izatea oso inportantea dela heziketak berekin dakarrela gazteen errealitatea ezagutzea, eta proiektu hezitzaileak aurrera eramateko, hezitzaile arduradunei baliabide pedagogikoak ematen zaizkie.

     Horretarako, Arduradun Eskola-k zuzendaritza taldea du eskolaren kudeaketa eta zuzendaritza lana borondatez egiten duena. Horretaz gain, hainbat irakasle laguntzaile dauzka kalitatezko ikastaroak emateko eta ikasleei irakasteko teknika eta ezagupen baliagarriak hezte-lana errazteko heziketa ez formalaren arloan. Zuzendaritza taldea maila profesionalean eta aisialdian prestatutako 11 lagunek osatzen dute.

  Horrexegatik, esan daiteke Araban ibilbiderik sendoena duen eta gazteen errealitatetik gertuen dagoen aisialdian hezteko eskola dela, kontuan hartuta azken urteotan egindako ikastaroak eta horietan prestakuntza jaso duen gazte kopurua.

MISIOA

Honako ezaugarriak dituzten hezitzaileak prestatzea: maila etiko altua; formazio osoa eta sendoa; ekimen gaitasuna; pedagogia, metodologia, teknologia jakindurian hezirik eta gizartearen garapenaren konprometituak, berori eraldatzeko helburu.

IKUSPEGIA

Arduradun Eskola indartzea formazio iraunkorra ematen duen eskola bezala eta ikasleen gaitasun eta formazio osoa lortzen duena.

Honakoen aldeko apustua egitea: kalitatea, aukera intelektual zein teknikoa, kideen jarrera etikoaren balioa, ahalegin iraunkorra eta inguruaren errealitate aldakorrei erantzuteko konpromisoa.

BALIO GIDARIAK

Arduradun Eskola-ko ikasleek, irakasle-taldeak eta kideek heziketa lanetan honako balio eta jarrerak praktikan jarri eta sustatu behar dituzte:

  •  Jarrera positiboa.
  • Pertsonen duintasunarekiko errespetua, arraza, sinesmen, sexu, sexu orientazio edo etnia arrazoiengatik bereizketarik egin gabe.
  • Lanean arduratsua izatea.
  • Naturarekiko errespetua.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Zerbitzu jarrera.
  • Prestakuntza iraunkorra eta hobetzeko nahia.
  • Ekimen gaitasuna.

 

FORMAZIO ESKAINTZA

Haur eta Gazteen Aisialdirako Hezitzaile eta Zuzendari izateko ikastaroak emateaz gain, Arduradun Eskola-k honako zerbitzuak eskaintzen ditu:

  •  Aisialdi hezitzailea garatzen duten talde eta elkarteentzako aholkularitza.
  • Boluntarioentzako aholkularitza
  • “Norberaren neurrirako” formazioa eskaut taldeentzat zein elkarteentzat
  • Liburutegia
  • Liburu eta ikus-entzunezko materialen mailegua
  • Lantegiak eta dinamizazioa
  • Atari hezitzailea

 

Informazio gehiago nahi baduzu jar zaitez Arduradun Eskolarekin harremanetan:

945 24 03 43

info@arduraduneskola.org

www.arduraduneskola.org

Helbidea: Gurutze Zuria kalea, 1 behea 01012 Vitoria – Gasteiz

Sarrera iruzkindu