ARABAKO KANPUSERA HURBILDUKO GARA!

Begiralea, zuzendaria edo animatzaile soziokulturala izan nahi duzu baina ez dakizu nola?

Aisialdi hezitzaileko euskal eskolek eta federazioek, Astialdi Foroaren barnean lan egiten dutenek, begiralea, zuzendaria edo animatzaile soziokulturala izateko 40 ikastaro baino gehiagoren eskaintza aurkeztu dute. Aurten ere, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin (EGK) batera lan egiten dute astialdiko 17 eskolek eta 10 federazioek horrelako ikastaroak Euskadin egiteko garrantzia azpimarratu dute.

Astialdi Foroan parte-hartzen duten elkarteek ekintzak antolatu dituzte bi egunetan formazio ikastaroak eta web orrialde berria UPV/EHUko ikasle gazteen ezagutzera emateko helburuarekin.

Noiz? Irailak 18, osteguna, 10.00etatik 14.00etara.

Non? Gasteizko UPV/EHUko kanpusean.

KOKAPENA

Zer? Ikastaroen informazioa eman, jolas batzuen antolakuntza eta “pentsamenduen” landatzea.

Ekintza honen zabalpena egiteko eta gazteak bertan parte hartzera animatzeko astialdiko elkarteek 4 bideo ezberdin sortu dituzte. Ikus eta zabal itzazu!


ANIMA ZAITEZ ETA PARTE-HARTU!

Sarrera iruzkindu