ARABAKO ESKAUT LAIKOA

1.- ZER DA ARABAKO ESKAUT LAIKOA?

 

Logo Arabako

Arabako Eskaut Laikoa arabako eskaut talde laikoak, Aranako Eskaut Taldea etaKristobal Deuna Eskaut Taldea, barnean hartzen dituen federazioa da. Aranako Eskaut Taldea Aranako auzoan dago kokaturik eta Kristobal Deuna Eskaut Taldeek Kristobal Deuna eta Adurtzako auzoan aritzen da ekintzak egiten.

2.- ¿NORI DAGO ZUZENDUA?

Gure metodologiaren arabera taldetxo horietan banaturik dauden 7 urtetik 18 urterarteko gazteei dago zuzenduta.
o Koxkorrak: 7-11 urte. 
o Oinarinak: 11-14  urte. 
o Azkarrak: 14-16 urte.  
o Trebeak: 16-18  urte. 

3.- NORTZUK OSATZEN DUTE?

Gazteez gain, 18 urte baino gehiagoko arduradun talde batez osatuta dago, hauek heziketa munduan hesituak daudelarik eta borondatez jarduten dutelarik.

4.- ZEIN DA GURE HELBURUA?

Talde honen helburu nagusia pertsona bere aisialdian heztea da, norberaren auto-heziketari garantiza emanez eta JOLASA jarriz elementu pedagogiko nagusitzat.

5.- NOLA LORTU NAHI DUGU?

Norberaren heziketa fisikoa, psikikoa baita gizarte heziketa lantzen. Ingurugiroarekiko eta naturarekiko heziketa landuz, naturaren parte izatearen eta hau zaindu eta errespetatu behar denaren jabe-arazpenarekin erlazionatuz; eta pertsona bizi den ingurugiro soziokulturalean hesituz.

Guzti hau, jolas, dinamika eta tailerren bitartez egiten da. Gainera, egun osoko mendiko irteerak egiten ditugu, baita asteburuko irteerak eta urtean hiru alditan (neguan, udaberrian eta udan) kanpamenduak egiten ditugu ere, non taldearen beste partaideekin jolasak eta esperientziak elkarbanatzen diren.

Informazio gehiago nahi izanez gero, gurekin kontaktuan jarri zaitezke:

Telefono zenbakia: 645 00 88 65
Posta elektronikoa: aelelkartea@gmail.com

 

Zuen zain gaude!!!

arabako2

 

Sarrera iruzkindu