Adingabekoekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria

Zer da? Pertsona batek sexu delitua egiteagatiko aurrekari penalak ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiria da.

Zergatik? Adingabeak babesteko legeak eta boluntariotza lege berriak agintzen dutelako.

Zertarako? Adingabeak babesteko aurreikusi den segurtasun neurria da. Arrisku egoerak saihesteko helburuarekin, delitu hau bete izan duten pertsonen erregistro bat sortu eta osatuko da.

Nork eskatu behar du? Adingabekoekin lan egiten duten langile edota boluntario guztiek. Orain arte beharrezkoa izan ez bada ere, martxoaren 1etik aurrera, indarrean dagoen izapidea da.

o Norbanako eskaera:

  • Eskaera-orria behar bezala beteta entregatzea
  • 18 urteak beteta izatea. (*eskatzailea adingabea bada, guraso edo tutoreek bere izenean eskatu beharko dute).
  • N.A.N espainiarra izatea.
  • Atzerritarren kasuan, jatorrizko herrialdearen ziurtagiria eskatu beharko dute. Egokiena, herrialdeko enbaxadarekin harremanetan jartzea da, ziurtagiria gaztelaniara itzulita eta konpultsatua egon behar delako.

o Taldeko eskaera:

  • Administrazio Publikoan lan egiten dutenek Administrazioari informazio hori eskuratzeko baimena ematearekin nahikoa da.
  • Elkarte edota enpresetako langile eta boluntarioen kasuan ordezkari bat izendatzeko aukera dago. Ordezkari honek, eskaera bakarra helaraziko dio Lurraldeko Justizia Gerentziari.
    • Gutun bitartez egiten bada: gutun-azalean Adingabekoekin Lan egitea (Elkartutako prozesua) adierazi.
    • Informazioa eskatzeko, ordezkatzen dituen pertsona guztien baimena.
    • Gutun-azalean NAN guztien fotokopia konpultsatu edota elkartearen zigiluarekin.
    • Ordezkariaren agerraldi-dokumentua.
    • Excel dokumentua (pendrive edo CD batean) eskatzaile guztien datuekin.
  • Datuak baieztatzean elkarte/enpresari helaraziko zaizkio eta daturen batean akatsa aditu ezkero ziurtagiriak luzatzen dituen bulegoak interesatuarekin jarriko da harremanetan, horiek zuzentze aldera.
  • Internet bitartez egiteko.

Non eskatu behar da? Justiziako Lurralde Gerentzietan. Euskal Herri mailan Bilbon eta Iruñan dute egoitza.

Bilbo Iruña
Justizia Ministerioaren Lurralde Gerentzia

Adingabeekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria

Elcano,9, 7ª

48071-Bilbo
Telefonoa: 944245418

Justizia Ministerioaren Lurralde Gerentzia

Adingabeekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria

Virgen del Puy, 1

31071-Iruña

Telefonoa: 848424023
E-posta: gerencia.pamplona@mju.es

 

Zerbait ordaindu behar da? Ez, ziurtagiri hau DOAKOA da.

Nola eskatu daiteke?

o Aurrez-aurre Justiziako Lurralde Gerentzietan (9:00-14:00).
o Posta bitartez.
o Internet bitartez.

Zenbateko iraupena? Legeak ez du iraungitze datarik zehazten. Eta araudirik zehazten ez den bitartean enpresa edo elkartearen eskura dago erabakitzea eguneratzearen egokitasuna aurreikustea.

Eskaera egiten den momentutik ziurtagiria jaso artean kalkulatzen den denbora:

o Aurrez aurrekoen kasuan, momentuan egiten da.
o Posta bitartez, hilabeteko epeak ematen ari dira.
o Taldeko eskaeren kasuan ez dugu daturik.

Sarrera iruzkindu